Tabirakok ere bat egin du La Cuadri del Hospiren 'Gu be zuek gara' ekimenarekin

Aitor Ruiz 2024ko ots. 17a, 11:30

Klubak maiatzaren 12ko elkartasun maratoian parte hartuko du.

Ekimenean hainbat elkartek, erakundek eta ikastetxek parte hartuko dute Tabirakoz gain. Haurrren minbizia ikusarazteko eta dirua biltzeko helburuarekin egingo da.

Kamisetak Landako Polikiroldegian erosi ahalko dira 6 euroan astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Edozein zalantza izanez gero, 688 64 64 15 telefonora deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!