Datorren maiatzaren 12an, ‘Gu be zuek gara’ ekimenaren parte den maratoia egingo da Durangon. La Cuadri del Hospi elkarteak antolatuko du, hainbat elkarte, erakunde eta kluben laguntzagaz. Kanpainak herritarrak haur eta gazteen minbiziari buruz sentsibilizatzea du helburu eta, horrez gainera, minbiziaren ikerketarako dirua batzea gura dute.
Egun horretan Durangoko kaleak kamiseta urdinez betetzera deitu dute eta, horretarako, herriko hainbat eragilek, horien artean Kulturalak, ekimenaren kamisetak salduko ditu 6 euroan. Eskariak inprimaki honetan egin daitezke. Kamisetak erosi aurretik neurriak probatzeko aukera egongo da Tabira futbol instalazioetan, astelehen eta eguaztenetan 18:00etatik 19:30era.