Atzo 45 urteko behargin bat hil zen Durangoko Fumbarri enpresako teilatutik behera jausita. Behargina azpikontrataturiko enpresa batentzat zebilen lanean. LAB eta CCOO sindikatuek osaturiko enpresa komiteak geldialdia deitu du gaurko, 12:30etatik 14:30etara. Tarte horretan, 13:00etan, enpresaren aurrean kontzentratu dira 'Prekarietatea hiltzailea' lelopean. Elkarretaratzeak 100 bat lagun batu ditu.