Irati Martin durangarra Athletic Clubera batu da

Anboto 2024ko ots. 2a, 12:51
Irati Martin durangarra.

Bigarren RFEF mailako Racing Feminas taldean jokatzen zebilen, Eibarrek utzita.

Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa lortu dute Irati Martin talde zuri-gorrira batzeko. 20 urteko aurrelari durangarra Bigarren RFEF mailako Racing Femeninas taldean zebilen Eibarrek utzita eta sei gol sartu ditu denboraldi honetan.

Durangoko Ezkurdi Kirol Taldeko beheko mailetan hezi zen futbolean. Talde armagineko harrobira batu zen ondoren. Eibarrekin 2019-2020 denboraldian debutatu zuen Lehen Mailan, Sporting Huelvaren aurkako neurketa batean. 2021-2022 denboraldian, gipuzkoarren harrobiko taldeak Euskal Ligatik 3ª RFEF mailara igotzea lortu zuen eta denboraldi hartan 24 gol sartu zituen Martinek. Iaz, Liga F-ra igotzea lortu zuen taldeko kidea izan zen, 13 partidutan parte hartu zuelarik.

Gaurtik aurrera, golegile durangarra Jonathan Ledesmak zuzentzen duen Athleticen bigarren mailako taldearekin entrenatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!