Aurretik sekula ez zitzaien beste ezer egokitu JAEDen zozketan. Baina urtero erosi izan dituzte txartel batzuk. Semeak deskubritu zuen 25.296 zenbakia eurena zela. "Behin baino gehiagotan egiaztatu nuen badaezpada", onartu du irribarrez.
Semeak 16 urte ditu eta, oraingoz behintzat, aitak erabiliko du ibilgailua. Bilbon lan egitera "oso ondo" etorriko zaiola onartu du. "Orain dudan autoak 13 urte ditu. Bilbon emisio gutxiko guneak jartzen badituzte, auto berria oso ondo etorriko zait, oraingoa ezingo litzatekeelako sartu".
Jon Garaitagoitia aita-semeak JAED-eko Iñigo Murgoitio eta Alberto Ortuzarrekin.