Gaur arratsaldeko 18:00etan egin dute JAEDen zozketa, Andra Mariko elizpean. Sari nagusia, JAEDen autoa, 25.296 zenbakiarentzat izan da. Martxoaren 31rako ez bada zenbaki irabazlea agertzen, 47.829 zenbakiarentzat izango da autoa. Gainontzeko zenbaki irabazle guztiak argazkian ikusi daitezke.
Aurten inoizko errifarik gehien atera dituzte salmentara, iaz baino 5.000 gehiago. Eta denak saldu dituzte, guztira 70.000 txartel.
Sariak eskuratzeko azken eguna martxoaren 31 izango da.