Euskararen eta euskal kulturaren susperraldian lan handia egindakoa zen Iñaki Beobide, batez ere antzerkiaren arloan. Jarrai taldean hasi zen euskal kulturgintzan eragiten, 50eko hamarkadaren amaieran; talde hartan zeuden, besteak beste, Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete edota Arantxa Gurmendi. 1967an Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen, eta ostean Pako Miangolarraren laguntzagaz grabazio estudio bat sortu zuen Donostian. 80ko hamarkadan ETB sortzeko proiektuan parte hartu zuen, baita ere.
Esan bezala, 2011n Argizaiola saria jaso zuen, eta urtebete lehenago, 2010ean, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen Antzerkizale saria jaso zuen. "Oso langilea eta borrokalaria" zela nabarmendu du Jon Irabazal ikerlariak. "Lan handia egin zuen musika eta diskogintza sustatzen, eta Euskal Herriak zor handia du beragaz".