Dendak Baik tokiko merkataritza aukeratzen duten herritarrak sarituko ditu izotz pistarako sarrerak debalde eskainita. Sarrerak abenduaren 22an eta 29an oparituko dituzte merkataritza elkarteak Askatasun Etorbidean duen bulegoan, edo izakinak amaitu arte. Txartela opari eskuratu gura dutenek honako betebehar hau konplitu beharko dute: abenduaren 11 eta 29a bitartean erosketaren bat Dendak Bairen zati diren dendetan egin, eta erosketa-tiketa aurkeztea. Erosketek 20 eurotik gorakoak izan beharko dute ezinbestean.
20 eurotik 40ra arteko erosketagaz sarrera bat emango dute opari. Bi 40-60 euro arteko erosketagaz eta hiru 60tik gorako kontsumizioagaz. Elkarteak argitu du onuradun bakoitzak hiru sarrera eskuratu ahalko dituela gehienez.
Txu-txu trena
Bestalde, Dendak Baik Txu-txu trena ipini du aurten ere. Trenak Durangoko eta Iurretako kaleak zeharkatuko ditu abenduaren 26ko eta 27ko goizetan (11:30 - 13:30) eta arratsaldetan (16:00 - 20:00). Durangoko geralekua Elkartegiaren aurrealdean egongo da. Iurretakoa, berriz, postetxearen aurrean.
Nobedade modura, erruleta baten bitartez, Dendak Baik zuzeneko sariak banatuko ditu Andra Mariko atarian. Erruletan parte hartuko duten onuradunek erosketa tiketak aurkeztu beharko dituzte. Sariak 2.500, 20, 50 eta 100 euroko Durango Oparitu txartelak, izotz pistarako sarrerak eta erosketa otzarak (oihalezko poltsa eta tupperra) izango dira.