Durangoko Uztai Taldeak umeen Txikigym gimnasia erritmiko erakustaldia antolatu zuen zapatuan Landako Kiroldegian. Urtero lez, ekimenak izaera solidarioa izango zuen. Cafes Baquek emandako kafea eta Uztaiko kideek egindako bizkotxoak saldu eta 440 euro batu zituzten. Aurten, batutako guztia Bihotzez elkarteari eman diote. Bihotzez elkarteak sortzetiko kardiopatia duten pertsonen eta beraien familia-kideen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du, diagnostiko unetik eta bizitzako etapa desberdinetan, eguneroko bizitzan babes eta sostengua emanaz.
"Eskerrak ematen dizkiogu erakustaldira etorri eta kafetegi solidarioan parte hartu zuten denei", adierazi dute Uztaiko kideek ohar batean. Gimnasia erakustaldia "arrakastatsua" izan zen, sorpresa eta guzti. "Olentzeroren bisita izan genuen".