Durangoko ekosistema kulturalak eragile nekaezin bat galdu du gaur: Jabier Sagastizabal Miota. Duela hamarkada bat, hainbat durangarrek Vicente Zabala elkartea sortu zuten, abade eta irakasle jesuita izan zenaren lana goraipatu eta zabaltzeko. Elkarte horren bultzatzaile nagusietako bat izan zen Sagastizabal bera. 2014ko urtarrilean, hedabide honek elkarrizketa egin zion Sagastizabali berari, Jose Luis Gallastegi elkartekideagaz batera. Elkarteak duela gutxi egin du bere ekitaldietako bat. Azaroan Leopoldo Zugaza zena omentzeko jardunaldia egin zuten Jesuitak ikastetxean.
Sagastizabalen aldeko hileta elizkizuna astelehean egingo dute, hilak 18, Andra Mariko elizan, 19:00etan.