Durango Rugby Taldearen bidez 1.295 euro batu dituzte Movember mugimenduaren alde

Anboto 2023ko abe. 12a, 10:13

Batutako dirua prostata eta barrabiletako minbiziaren gainean kontzientziatzeko eta osasun mentala nahiz jarduera fisikoa bultzatzeko programak finantzatzeko erabiliko da.

Durango Rugby Taldeak azaroan zehar egindako kanpainan 1.295 euro batu dituzte Movember mugimenduaren aldea. "Jokalariei, zaleei eta Durangoko gizarte guztiari eskerrak ematen dizkiogu bibotea utziz, www.movember.com webgunea bisitatuz, diru donazioak eginez nahiz MOV-DRT-ko galtzerdiak erosiz kanpaina hau aurrera atera izanagatik", adierazi dute DRTren gizarte batzordeko kideek ohar batean.

Durangaldean lortutako dirua mundu mailan jasotako beste milioietara batu da eta Movemberrek bere ekimenetarako erabiliko du: prostata eta barrabiletako minbiziaren gainean kontzientziatzeko eta osasun mentala nahiz jarduera fisikoa bultzatzeko programak finantzatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!