DRT ekimenari bere ukitua ematen ahalegintzen da urtero, eta Movember logodun produktuak kaleratzen ditu. Aurreko urteetan kamisetak, eskumuturrekoak eta txokolate tabletak atera izan ditu, besteak beste. Aurten galtzerdiak atera dituzte eta Rugby Tabernan eskuratu daitezke.
Azaroaren 30erako, kanpainaren azken egunerako, Mov-Day eguna antolatu dute Rugby Tabernan. Pintxopoteari laguntzeko, opariak zozkatu eta photocall-a egingo dute. Horrez gainera, laguntzaile dituzten Saltsaneko, Mesoi Berriko eta Izarbideko produktuekin osaturiko otzara bat zozkatuko dute. Movember kanpainaren gaineko informazioa es.movember.com webgunean.