Durangoko Larrasoloeta Xake Taldearen ekimenari esker, aurten Durangon jokatzen ari dira buruz buruzko Bizkaiko Xabe Liga. Urritik hona sei jardunaldi jokatu dituzte Landako Eskolan eta zapatu honetan azkenengoa jokatuko dute, 16:00etatik aurrera.
Alain Prietok txapeldun geratzeko aukerak ditu Gorengo Mailan, Bizkaiko maila nagusian. Gainerako kategorietan, lehenengo, bigarren era hirugarren mailetan, ere Durangaldeko hainbak xakelari dabiltza, Durango, Abadiño, Elorrio eta Zornotzako xake taldeetakoak.