[ARGAZKI GALERIA] Atzo Durango Sariak banatu zituzten San Agustin Kultur Guneko ekitaldian

Anboto 2023ko aza. 4a, 16:42

Aurten zortzi sari banatu dira.

Zortzi norbanako edo erakundek Durango Sariak jaso zituzten atzo San Agustin Kultur Gunean egindako galan. Saritu batzuk epaimahaiak aukeratu ditu eta beste batzuk herri bozketaren bidez erabaki dira. Aurtengo sarituak honako hauek izan dira.

  • Durango Kirol Elkartea: Durango Rugby Taldea
  • Kirolaria: Deniba Konare judoka.
  • Durangoko Kultur Elkartea: Kriskitin Dantza Taldea.
  • Kultura-arloko pertsona esanguratsua: Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko
    lehendakaria.
  • Gizarte-arloko elkartea: JAED
  • Sari berezia: Kortabitarte anaiak.
  • Kultura Arloa: Juan Antonio Aroma, txistularia.
  • Kirol-arloa: Jone Aizpurua, triatleta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!