Azaroaren 3ko barikuan, 19:30ean, Durangoko Udalak Durango Sarien bigarren edizioko sariak banatuko ditu San Agustin Kulturgunean. Prozesua uztailean hasi zen. Orduan Durangoko bizilagunek hautagaitzak aurkeztu ahal izan zituzten. Ondoren, irailean, epaimahaiak jasotako 27 proposamenak aztertu eta arlo batzuetako irabazleak erabaki zituen:
- Durango Kirol Elkartea: Durango Rugby Taldea
- Kirolaria: Deniba Konare judoka.
- Durangoko Kultur Elkartea: Kriskitin Dantza Taldea.
- Kultura-arloko pertsona esanguratsua: Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko
lehendakaria. - Gizarte-arloko elkartea: JAED
- Sari berezia: Kortabitarte anaiak.
Aldi berean, iraileko azken astean beste prozesu parte-hartzaile bat ireki zen eta herritarrek sei hautagairen artean bozkatzeko aukera zuten sari herrikoiak aukeratzeko. Honako hauek ziren hautagaiak: Jone Aizpurua, June Arbeo, Pedro Mari Garita, Oiane Azkonizaga, Juanan Aroma eta Kriskitin Dantza Taldea. Guztira 329 boto eman ziren, eta hauek izan ziren irabazleak:
- Kultura Arloa: Juan Antonio Aroma, txistularia.
- Kirol-arloa: Jone Aizpurua, triatleta.
Ekitaldira joateko gonbidapenak urriaren 26tik aurrera jaso ahal izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoan, edukiera bete arte.