Gu Ta Gutarrak

[BIDEOA]: Euskararen aldeko ufada, Durangaldetik Nafarroa hegoaldera

Ekaitz Herrera 2023ko urr. 29a, 17:20

Durangaldeko 120 euskaltzale Kurutziaga ikastolako frontoian batu dira Errigoraren aldeko auzolana egiteko. Goizeko 9:30etatik hasi eta 13:00ak arte, eskuz esku eta auzolanean, geratu barik bete dituzte Nafarroa hegoaldeko produktuekin osatutako saskiak. 2.500 bat guztira. Auzolanean, euskara, elkartasuna, Nafarroako ekoizleen produktuak eta umore sanoa harilkatu dituzte.

Errigorak duela egun gutxi ipini zuen martxan udazken honetako kanpaina. 50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko produktuekin osaturiko saskiak salgai ipini dituzte, gero, baturiko diruaren %25 hango euskalgintzako eragileetara bideratzeko.

Dinamikak 10 urte bete ditu aurten. Hamarkada honetan, 130.000 saski baino gehiago banatu dituzte Euskal Herri osoan. Baturiko dirua, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzara bideratu dute. 1.800.000 euro guztira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!