[ARGAZKI GALERIA]: Gaur eguerdian Otamotzenako gizarte etxea inauguratu dute

Anboto 2023ko urr. 28a, 13:46

Aramotz, Otamotzena, San Roke eta Errotaritxuena aldeko bizilagunek auzo etxe berria dute.

Gaur eguerdian Otamotzenako gizarte etxea inauguratu dute. Auzogune berriak ia 200 metro karratuko azalera dauka. Otamotzena parkeko aldetik dauka sarrera nagusia. Bertatik auzo etxeko tabernara sar daiteke. Horren ondoan, korridore bat eta erabilera anitzeko gela daude, 86 metro karratukoa.

Ona hemen gaurko inaugurazioan Unai Olasok ateratako argazkiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!