Topaketa hauetan sortzaileek euren lanak sektoreko programatzaileen, teknikarien eta bestelako profesionalen aurrean aurkeztu ahalko dituzte. Azaroaren 28an, familia ikuskizunen proposamenak plazaratuko dituzte Bizenta Mogel udal bibliotekan; 29an, ostera, musikariek Plateruena kultur aterpean aurkeztuko dituzte beraienak. Bertan parte hartzeko izen ematea martxan dago www.durangokoazoka.eus webgunean; urriaren 31ra arteko epea dute sortzaileek, eta programatzaileek, ostera, azaroaren 27ra artekoa.
Topaketetan izena eman duten artisten proposamenak katalogo banatan jasoko dituzte, ostean horiek teknikarien eta programatzaileen eskura ipintzeko. Bestalde, Zornotzako Udalak MusikaGaz Fest jaialdia antolatuko du urtarrilean, eta bertan DA! PRO topaketan parte hartuko duten musikarien artean hautatukotako artistak arituko direla aurreratu dute.
Ekimena, esan bezala, Durangoko Azokaren eskutik dator, eta BBK izango da babesle nagusia.