Hamazazpi taldek debuteko lana Ahotsenean aurkeztuko dute

Anboto 2023ko urr. 11a, 12:56

Txelu Angoitia

Abenduaren 6tik 10era bitartean, 49 talde igaroko dira Ahotseneako oholtzatik, besteak beste, Leihotikan, Amorante, Ibil Bedi, Nogen, Zeker elorriarrak edota Haize Arrosa berriztarrak. 

Kulturaren Plaza den Durangoko Azokako gune desberdinak bertako ekintzak prestatzen jarraitzen dute. Gaur, Ahotseneako musika aurkezpenen atala aurkeztu dute: 49 talde arituko dira Plateruena kultur aterpeak hartuko duen Ahotsenean, eta horietako hamazazpik lehenengo diskoa plazaratuko dute. Hauek dira: Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, mamu, muare, nakar, TRB, Txopet eta Zatibi. Gainontzeko 32 taldeak hauek dira: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intxa, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, kemaronte, Konpost, Kuma no motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria,  Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nogen, Otoi, Postal kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker ta Zukan. 

Emanaldi guztiak streaming bidez ere ikusi ahalko dira Durangoko Azokaren webgunean, www.durangokoazoka.eus helbidean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!