26. Cafés Baqué pilota txapelketako aurtengo txapeldunak barikuan erabakiko dira Durango Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. 19:00etatik aurrera, final bi egongo dira jokoan: Ramirez Izagirreren kontra kadeteetan, eta, Iglesias Uriarteren aurka gazteetan. Sarrera doakoa da.
Uriarte gipuzkoarra ez beste guztiak bizkaitarrak dira eta datu hori azpimarratu du Enaitz Olaeta Bizkaiko Pilota Federazioko presidenteak: "Bizkaiko federaziotik egiten ari garen lanaren fruituak jasotzen hasiak gara". Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, berriz, finalak hartzeaz "harro" daudela adierazi du eta harmailetan "giro polita" sortzea espero du. Azkenik, Baqueko marketing arduraduna den Iñigo Gutierrezek txapelketako pilotari guztiak zoriondu ditu. "Oso harro gaude guztietaz txapelketa osoan zehar transmititu dizkiguten dedikazio eta balioengantik".
Iazko aldiko finalak Iurretan jokatu ziren eta gazte mailan Faben Ituarte atxondarra geratu zen txapeldun.