[BIDEOA] IDK Euskotrenek Tabirakoko jokalari aitzindarien eskutik jaso du Euskal Kopako garaikurra

Anboto 2023ko ira. 17a, 16:31

Orain 50 urte emakumeen lehenengo taldeko kideak izan ziren Rosa Trinidad eta Maribi Echaburuk sari banaketan parte hartu dute.

Donostiako IDK Euskotren taldeak irabazi du azken egunotan Durangoko Landako kiroldegian jokatu zen emakumeen Euskal Kopa. Gaur eguerdiko azken partiduan 69-57 irabazi dio Lointek Gernika Bizkaia taldeari.

Sari banaketan, garaikurra jaso dutenak ez ezik, berau eman dutenek ere protagonista izan dira. Izan ere, aurten 50 urte egiten dira Tabirakon emakumeen taldea sortu zenetik eta talde hartako Rosa Trinidad eta Maribi Echaburu durangarren eskutik jaso dute garaikurra txapeldunek.

Gaurkoa ez da urteurren berezi hori gogoratuko duten azken aldia. Tabirakoko lan-talde bat hainbat ekimen prestatzen ari da jokalari aitzindariei merezi duten errekonozimendua emateko.

Tabirakoko emakumeen lehenengo taldeko jokalarien familia argazkia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!