Tabirako jaietako marmitako txapelketan izena emateko epea luzatu dute

Anboto 2023ko eka. 24a, 10:00

Datorren asteko barikuan, ekainaren 30ean, amaituko da epea.

Tabirako jaietako ekimen arrakastatsuenetakoa den marmitako txapelketan izena emateko epea luzatu du jai batzordeak. Ez da domeka honetan —ekainak 25— amaituko. Parte hartu gura duenak ekainaren 30eko barikura arte du izena emateko epea, jai batzordetik jakinarazi dutenez. Marmitako txapelketa uztailaren 1eko zapatuan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!