Gu Ta Gutarrak

[BIDEOA] Indiana Jones eta Jurassic Park filmetako pertsonaiak, Zugaza zinemako izar berriak

Anboto 2023ko eka. 22a, 15:10

'Martz' artistak horma irudi berri bat egin du Durangoko zineman.

Star Wars, Avatar, Charlot… Zugaza zinemako sarrera apaintzen duten film eta pertsonaiei gonbidatu berriak gehitu zaizkie: Indiana Jones filma Harrison Ford aktorearekin eta Jurassic Park pelikula Sam Neill aktorearekin. Martzel Do Nascimento 'Martz' artista da mural berriaren egilea. Zinemako arduradunek Zornotzako Ekin enpresaren horma irudiagaitik izan zuten bere berri eta Durangoko zineman antzerako zerbait egitea proposatu zioten. Astelehenean hasi zen eta gaur arratsaldean amaituko du.

Steven Spielberg-en argazki-zuzendari lana asko gustatzen zaio eta bere film mitiko bi aukeratu ditu. Teknikari dagokionez, pintura plastikoa erabili du hormetan eta espraia pertsianetan, hobeto mantentzeko. Nascimentogaz batera Jokin Alvarez lankidea ere aritu da horma irudia egiten.

Horma irudiak testu bat ere izango du: '100 años de cine'. Izan ere, Zugaza zinemak 1927an ireki zituen ateak lehenengoz eta urte gutxi barru mendea beteko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!