DTRren errugbi topaketaren bidez ateratako 2.810 euroak Angelman Sindromea elkarteari eman dizkiote

Anboto 2023ko eka. 20a, 19:45

DRTko, CaixaBank-eko eta Angelman Sindromea elkarteko ordezkariak gaurko ekitaldian.

Dirua familiei laguntzeko eta ikerkuntzarako erabiliko dute.

Durango Rugby Taldeak antolatzen duen Tag Errugbi Topaketak hamaikagarren aldia egin du aurten. Guztira, bost ikastetxek eta 1.469 umek parte hartu dute ekimenean. Ekimena elkartasunarekin lotzen dute urtero. Aurten 2.810 euro batu dituzte eta, gaur DRTren egoitzan egindako ekitaldian, Angelman Sindromea elkarteari eman diote batutakoa. 

"Eskerrak eman gure dizkiegu ikastetxeetako irakasle eta ikasleei eta baita DRTri ere gugan pentsatzearren", adierazi du Angelman Sindromea elkarteko Idurre Baraiaetxaburuk. Dirua familiei laguntzeko eta ikerkuntzarako erabiliko dute.

CaixaBank-ek ere diruz lagundu du ekimena La Caixa Fundazioaren bidez. Lankidetza horri esker, iaz 300 ekimen baino gehiagotan lagundu zutela nabarmendu du Durangoko CaixaBank-eko arduraduna den Elixabete Goenagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!