Ekimena elkartasunarekin lotzen dute urtero. Ikastetxeen artean itsulapikoak banatzen dituzte, dohaintzak jasotzeko. Ondoren, inguruko elkarte bati ematen diote batutakoa. Aurten Durangaldeko Angelman Sindromea elkartea aukeratu dute.
Errugbi topaketaren barruan, lau egunetan batuko dira Arripausuetan: maiatzaren 10ean (DBH 3-4 mailak), maiatzaren 11n (DBH 1-2), maiatzaren 12an (LH 4-5-6) eta maiatzaren 19an. Honako hauek dira parte hartuko duten ikastetxeak: Kurutziaga Ikastola, Zabalarra, Nevers, San Antonio eta San Jose Jesuitak ikastetxeak, Durango institutua eta Abadiñoko institutua. Guztira 1.300 bat gaztetxo batzea itxaroten dute.