Txus Vidorreta eta Ricard Casas entrenatzaileek ikastaro berezia eskainiko dute Juanjo Moreno Memorialean

Anboto 2023ko eka. 8a, 11:08

Uztailaren 1ean izango da eta izen-ematea hasita dago.

Tabirako saskibaloi klubak Juanjo Moreno Memoriala antolatu du uztailaren 1ean. Memorial horretako osagai bat Txus Vidorreta Lenovo Tenerife taldeko entrenatzailek eta Ricard Casas entrenatzaileak —azken honek 'Escucha tu baloncesto' liburua ere idatzi du— eskainiko duten ikastaro berezi edo 'clinic'-a da. Landako kiroldegian izango dira, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaro berezi horretan parte hartu ahal izateko izen-ematea doakoa da, dagoeneko hasita dago eta LOTURA HONETAN egin daiteke.

Omenaldia eta partiduak

Memorialaren barruan beste hainbat ekimen daude. Omenaldi baten bidez Juanjo Morenoren bizitza, ibilbidea eta legatua gogoratuko dituzte. Horrez gainera, Tabirakoko mutil eta neska gazteek partiduak jokatuko dituzte kadete mailako Euskadiko selekzioen kontra.

 UZTAILAK 1, LANDAKO KIROLDEGIA

  • 10: 30 Euskadiko mutil kadeteak / Tabirako jr.
  • 11:30 Juanjo Morenori omenaldia.
  • 12:30 Euskadiko neska kadeteak / Tabirako jr.
  • 16:00-20:00 Txus Vidorreta eta Ricard Casas-en ikastaro berezia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!