Asteburuan Peter memorialaren finalak jokatuko dituzte Ezkurdin

Anboto 2023ko ekainaren 7a

Aurtengoa Jose Maria Agirre Peter durangarren omenezko XII. edizioa izango da. Barikuan eta domekan jokatuko dira finalak.

Ezkurdiko frontoiak Peter Memorialaren XII. edizioko finalak hartuko ditu asteburuan. Barikuan, 19:30etatik aurrera, esku pilotako kadeteen finala eta emakumeen paleta goma kategoriako finalak jokatuko dira: Martin-Nogueiras eta Uribe-Gerrikabeitia kadeteetan eta Carmen-Haizea eta Arriaga-Araitz paleta goman.

Domekan, 17:30etatik aurrera, emakumeen eskuz binakako finala eta promesen eskuz binakakoa jokatuko dira. Zarrabeitia-Marijuan eta Azkona-Uriarte emakumeetan, eta Kareaga-Etxebarria eta Murillo Larrañaga promesetan ibiliko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!