Paleta goman ere ariko dira aurten, Peter-en oroimenezko txapelketan

Anboto 2023ko mai. 9a, 10:00

Durangoko txapelketa bariku honetan hasiko da. Hilabetean barikuro egongo dira jardunaldiak Ezkur Jai Alai pilotalekuan, 19:30etik aurrera.

Emakumeen txapelketak gehitu dituztela da aurtengo nobedade nagusia. Orain arte esku pilotan eta mutiletan jokatzen zuten txapelketa, promesen eta kadeteen mailan. Aurten emakumeak ere ariko dira esku pilotan eta, txapelketari modalitate berri bat gehituz, baita paleta goman ere. "Durangoko pilota eskolan hainbat neska hasi dira esku pilotan eta paleta goman eta eurei bultzada bat eman gura diegu txapelketan sartuta", adierazi du pilota eskolako Txaber Zabalak.

Txapelketa guztiak laburrak izango dira: finalerdiak eta finala. Finalak ekainaren 9an eta 11n jokatuko dituzte. Barikuko lehen jardunaldian partidu bi jokatuko dira: Martin-Nogueiras eta Txabarri-Brull kadeteetan eta Carmen-Haizea eta Zubiate-Oarbeaskoa paleta goman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!