Ostalaritzako "hitzarmen duin baten alde" kontzentrazioa egin dute Durangon

Anboto 2023ko eka. 1a, 14:12
Gaur Ezkurdin egindako kontzentrazioko irudia.

Bederatzi orduko lanuzteak ere egin dituzte gaur.

ELA, LAB, CCOO, eta UGT sindikatuek lanuzteak egitera deitu dituzte Bizkaiko ostalaritzaren sektoreko beharginak. Hainbat eskakizun jasoko dituen "hitzarmen duin bat" lortu gura dute. Ildo horretatik, sektoreko langileak kalera atera dituzte euren aldarrikapenak. Esaterako, gaur eguerdian kontzentrazioa egin dute Durangoko Ezkurdi Plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!