[EGITARAUA] Egun osoko Loreen Jaialdia egingo dute zapatuan Durangoko Madalena auzoan

Anboto 2023ko mai. 26a, 09:30

Batutako dirua Turkian eta Sirian izandako lurrikaren kaltetutakoei laguntzeko erabiliko dute.

Auzo Alai elkarteak —El Arbol egitasmoaren bidez— eta Bidelagunek Loreen Jaialdia antolatuko dute zapatu honetan Durangoko Madalena auzoan. Jaia elkartasunarekin uztartuko dute, otsailean Turkia eta Siria kolpatu zituen lurrikarran kaltetutakoei laguntzea ere badutelako helburu.

Auzo Alaik eta Bidelagunek bat egin dute 'Tiny House' proiektuarekin. Proiektu horrek hamar etxe txiki eskuratzea du helburu, lurrikarak kaltetutako familia batzuei behin behineko etxebizitza bat eskaintzeko. Izan ere, kaltetu asko kanpin-dendetan edo emergentziazko barrakoietan bizi dira gaur egun. Turkiako hainbat elkartasun erakunde daude Tiny House proiektuaren atzean eta, berau aurrera eramateko, nazioarteko erakundeen laguntza eskatu dute. Auzo Alai eta Bidelagun testuinguru horretan batu dira egitasmora. Otsailetik hona hainbat egitasmo eta merkatu txiki egin dituzte lurrikaran kaltetutakoei laguntzeko eta Loreen Jaialdian batutakoa ere horretara bideratuko dute.

MAIATZAK 27 - ZAPATUA

  • 11:00-19:00 Merkatu txikia, DJ Gabi-ren musikarekin.
  • 13:00 Erakustaldiak: Txistulariak, L'atelier, Orfeón Durangues, Sevillanak.
  • 15:00 Paella jana.
  • 15:00-17:00 Akustikovers-en musika.
  • 19:00 Sakramentuak txingarretan eginda.
  • 20:30 Kuadrillen arteko karaokea.
  • 22:00 Erromeria: 'La flor de tus ojos'.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!