Michel Diatta durangarrak Euskadiko boxeo txapelketa irabazi du

Anboto 2023ko mai. 23a, 12:00

Michel Diatta Getxon, Euskadiko txapelketa irabazi ostean.

Ring-era itzuli zenetik izandako bost borrokaldiak irabazi ditu.

Joan zen asteburuan Euskadiko boxeo txapelketak lehiatu zituzten Getxoko Andra Mari kiroldegian. 80 kilora arteko elite mailan Michel Diatta durangarra geratu zen txapeldun. Hiru round-etara jokatutako finalean Daniel Ruiz arabarra menderatu zuen. Epaileek aho batez hartu zuten erabakia. Garaipen handi honek Espainiako txapelketan aritzeko atea ireki diezaioke boxeolari durangarrari.

Diatta orain lau urte itzuli zen ring-era eta harrezkero izandako bost borrokaldiak irabazi ditu. Euretako hiru Bizkaiko txapelketan izan ziren, txapeldun geratuz. Laugarrena Bilboko Deportivo pilotalekuko jaialdi batean eskuratu zuen —Ibai Purriños menderatuz— eta bosgarrena Euskadiko txapelketan. Durangon boxeo monitorea ere bada Diatta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!