Michel Emmanuel Diatta durangarra Bizkaiko txapeldun geratu da boxeoan

Anboto 2023ko ots. 22a, 10:40
Michel Emmanuel Diatta Sestaon, Laureano Fight Clubeko eta Indar Xsport klubeko kideekin (Argazkiak: Laureano Fight Club).

Lions Bilbao taldeko Jon Rainieri menderatu du finalean.

Joan zen asteburuan Bizkaiko boxeo txapelketako finala lehiatu zuten Sestaon eta Michel Emmanuel Diattak irabazi zuen. Horren aurretik, otsailean zehar, kanporaketa bi gainditu behar izan ditu 23 urteko durangarrak: final laurdenetan Ander Ormazabal (Cruces Boxfit taldea) menderatu zuen eta finalerdietan Unai Ibañez (Bilbox Leioa). Finalean, berriz, Jon Rainieriri irabazi zion.

Diatta Laureano Fight Club-eko eta Indar Xsport klubeko kidea eta boxeo monitorea da. Hurrengo erronka Euskadiko txapelketa izango du, maiatzaren 20an, Getxon.

Diatta, Bizkaiko txapeldunaren dominarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!