Antxon Imaz durangarra, emakumeen Lehenengo Nazional mailako entrenatzailerik onena

Anboto 2023ko mai. 22a, 15:57
Antxon Imaz zutik Tabirako Baqueko partidu batean.

Bigarren urtez jarraian irabazi du saria.

Emakumeen Tabirako Baqué taldea entrenatzen duen Antxon Imaz durangarrak Lehen Nazional mailako entrenatzailerik onenaren saria irabazi du bigarren urtez jarraian. Balio berezia duen saria da, maila horretako klub eta entrenatzaileen botoak izan direlako Imaz aukeratu dutenak. Beste behin bere gremiokoen errekonozimendua jaso du. Ez da gutxiagorako aurten taldea Lauko Finalean sartzea lortu duelako.

Euskadiko Saskibaloi Federazioak maiatzaren 27ko zapatuan egingo du sari banaketa gala Leioako Irlandesas ikastetxean. Bertan mailaz maila entrenatzaile eta jokalari onenak sarituko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!