Durangoko Euskal Jaiak zesta-punta txapelketa zapatuan hasiko da, sei bikotegaz

Anboto 2023ko mai. 18a, 09:32

Zapatu honetan, Euskal Jaiak zesta-punta txapelketaren 19. aldia hasiko da Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Txapelketa ligaxka formatuan jokatuko da. Partiduak maiatzaren 20an, 27an eta ekainaren 3an izango dira, 18:00etan hasita. 

Amateur mailako binakako txapelketan Euskal Herriko hainbat elkartetatik etorritako sei bikotek parte hartuko dute. Multzo batean Berriatuako Antxon-Lekue, Zumaiako Eduardo-Uranga eta Biarritzeko Bixente-Iturralde bikoteek jokatuko dute. Beste multzoko bikoteak honako hauek dira: Hondarribiko Basterra-Sallaberry, Donibane Garazi eta Mauleko Urrutia-Oihenard eta Mutrikuko Urreisti-Manzisidor. Sailkatzen diren bikote biek ekainaren 10ean jokatuko dute finala. 

Musika eta zozketak
Jaialdi profesionaletan egiten den moduan, kantxa barruko ikuskizuna beste ekintza batzuekin ere osatuko dute. Sari berezia duen zozketa egingo dute bertaratzen direnen artean, eta jaialdiak musikaz girotuko dituzte. 

Txapelketa Ezkurdi Jai Alai elkarteak eta Durango Jai Alai zesta-punta eskolak antolatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!