Beste urte batez munduko txirrindulari onenak batu ditu Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa Saria klasikoak. Hasieratik abiadura handian ibili dira txirrindulariak, eta hainbat ihesaldi saiakera izan diren arren, azken bi mendateak izan dira erabakigarrienak, Goiuriako eta Momoitioko igoerak.
Goiuriako igoeran hamabost bat txirrindulariko taldetxo batek aurrera egin du eta azken igoeran, Momoitiko igoeran indartsuenek egin dute aurrera. Ashleigh Moolman-Pasiok Momoitioko lehenengo aldatsean gainontzeko txirrindulariak atzean utzi ditu eta gora igo orduko Ane Santestebanek berarekin bat egiitea lortu du. Santestebanek aurrera egin gura izan duen arren, ez du lortu Moolman-Pasio atzean uztea. Azkenean sprintean erabaki da lasterketa.
Euskaldunik onena Ane Santesteban izan da.
Podiumeko irudia.