Hamabi herrialdetako goi mailako taldeak batuko ditu bihar Durango-Durango klasikoak

Anboto 2023ko mai. 15a, 12:00

Iazko ibilbide berdina duen proba Ezkurdin hasi eta amaituko da.

Bihar, martitzena, Juan Mari Balierren oroimenezko Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa Saria lehiatuko dute Durangon. Lasterketa 15:00etan hasiko da Ezkurdi plazan eta hantxe amaituko da 113 kilometroko ibilbidea osatu ostean.

Iazko ibilbideak izan zuen "arrakastaren" ondoren, aurten berdina mantentzea erabaki dute, Duranguesa elkarteko antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez. Miotari lau itzuli emango dizkiote lehenengo. Bukaeran Areitio, Garai eta San Joango igoera —%18ra arteko aldapekin— kateatuko dituzte helmugarantz zuzendu aurretik.

Urtero lez, goi mailako parte hartzea izango du. 12 herrialdetako 24 talde etorriko dira. Hiru talde World Tour mailakoak dira: Movistar, Team Jayco Alula eta Israel Premier Tech Roland. Gainerako taldeak honako hauake dira: Bizkaia Durango, G Insurance-Soudal Quick Step Team, Bepink, Ceratizit-Wnt, Stade Rochelais Charente Maritime, Sopela Womens team, Cantabria Deporte Rio Miera, Laboral Kutxa, Soltec, Top Girls Fassa Bortolo, UAE Development Team, Canyon Sram Generation, Lifeplus Wahoo, Hess Cycling Team, Colombia Pacto del deporte, Farto-BTC, BTC City Ljubljana, Team Groupe Abadie, Massi Tactic, Zatika y Kataluniako selekzioa. Iazko aldia Canyon taldeko Pauliena Rooijakkers-ek irabazi zuen.

Lasterketa zuzenean eskainiko da youtube-ko Sportpublictv kanalean.Lasterketaren gaineko informazio osoa LOTURA HONETAN irakurri daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!