Durangoko herriguneko hainbat kale itxiko dituzte Durango-Durango Klasikoaren eraginez

Anboto 2023ko mai. 16a, 10:46

12:00etatik 19:00etara, Gran Hoteletik Galtzareta kale amaierara arte errepidea moztuta egongo da. Sanagustinalde, Barandiaran eta Zumalakarregi kaleak ere zarratuta egongo dira.

Juan Mari Balierren oroimenezko Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa Saria lehiatuko dute Durangon. Lasterketa 15:00etan hasiko da Ezkurdi plazan eta hantxe amaituko da 113 kilometroko ibilbidea osatu ostean. Lasterketak Durangoko herriguneko trafikoan eragingo du. 12:00etatik 19:00etara, Gran Hoteletik Galtzareta kale amaierara arte errepidea moztuta egongo da. Sanagustinalde, Barandiaran eta Zumalakarregi kaleak ere zarratuta egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!