Erakustaldia emanda, bakar-bakarrik gurutzatu du Ezkurdiko helmuga Canyon taldeko Pauliena Rooijakkersek. Canyon taldeko txirrindulariak azken mendatean, Momoitioko igoeran alde egin eta bakarrik helmugaratzea lortu du, lasterketako indartsuena izan dela erakutsita. Bigarren sailkatua Veronica Ewers izan da eta hirugarrena Cecilie Uttrup Ludwing. Lehenengo euskaldunaren saria, Movistar taldeko Lourdes Oyarbiderentzat izan da.
Erorikoa
Lasterketako faborito nagusietako batek, Demi Volleringek, erorikoa izan du lasterketa hasieran. Vollering Durango-Durango klasikorako faborito nagusietako bat zen, Itzuliko hiru etapak eta sailkapen nagusia irabazita baizetorren Durangoko lasterketara. Baina, Volleringek ez du zorterik izan, erori eta erietxera eraman behar izan dute.