Errotaritxuenako auzo etxea kudeatzeko akordioa sinatu dute

Anboto 2023ko mai. 2a, 11:57

Durangoko Udalak eta Herria elkarteak sinatu dute ituna. Lokala ekainean zabalik egotea gura dute. 

Durangoko Udalak eta Herria auzo elkarteak Errotaritxuenako gizarte etxearen lagapena eta kudeaketa sinatu dituzte. Obrak ekainerako amaituta egotea gura dute. Horren ostean zabalduko dute ia 200 metro karratuko azalera duen lokal berria. Lokala udal brigadak erabili izan du orain arte, biltegi modura. Aurrerantzean Herria auzo elkartearen bueltan batzen diren auzotarrentzako lokala izango da. Udalak 340.304 euroko inbertsioa egin du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!