Eskualdeko mugimendu feministak hitzordu bi zehaztu ditu 'Denon Bizitzak Erdigunean' ipintzeko bidean

Anboto 2023ko api. 18a, 10:47

Durangoko mugimendu feministak martxoaren 26an egin zuen Denon Bizitzak Erdigunean dinamikaren baitako lehenengo asanblada.

Durangaldeko militante feministak Gasteizera joango dira domekan, bertan egitekoa den asanblada nazionalean parte hartzera. Bestetik, apirilaren 29an, Durangoko II. asanblada egingo dute Andragunean.

Euskal Herriko mugimendu feministak zaintzak erdigunean ipintzeko dinamika abiatu zuen martxoaren 8an, eta Durangaldeko kideek bide horri ekiteko hitzordu bi prestatu dituzte. Domeka honetan izango dute lehenengo geldiunea. Euskal Herri osotik joandako militante feministek Gasteizen egingo dute topo, bertan egitekoa den asanblada nazionalean, eta Durangaldeko mugimendu feministak bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Horretarako hitzordua prestatu dute. Domekan, goizeko 8:30etan Maspeko aparkalekuan (Iurreta) elkartuko dira, gero denak batera Gasteizera joateko. Hori bai. Asanblada nazionalean parte hartzeko izena eman behar da honako inprimaki honetan

Bestalde, Durangoko mugimendu feministak bigarren hitzordu bat prestatu du zaintzak erdigunean ipintzeko dinamikaren baitan. Apirileko azken zapatuan, apirilaren 29an, Durangoko II. asanblada egingo dute Andragunean. Topaketa 11:00etan egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!