50.eko eta 70.eko hamarkadetan Durangora etorritako herritarrak omendu dituzte

Anboto 2023ko mar. 27a, 10:32

'Trenak ekarritakoak' ekitaldia egin zuten barikuan, Durangoko Plateruenan. 1950.eko eta 1970.eko hamarkaden artean Durangora iritsitakoak, eta Andaluziako, Extremadurako, Palentziako eta Gaztela Leongo kultur etxeak omendu zituzten. 'Durangoko merkatua' koadroaren erreplika bana banatu zieten kultur etxeetako arduradunei. 

'Trenak ekarritakoak' dokumentala estreinatu zuten baita ere, barikuko ekitaldian; garai horretako migratzaileen testigantzak batu ditu Txelu Angoitiak ikus-entzunezko lanean. Ekitaldian Xabier Aburruzaga trikitilariak, Gaspar Rodriguez gitarristak, Aritz Lasarguren dantzariak eta La Jara taldeak parte hartu zuten. Jon Maiak aurkeztutako ekitaldian, hainbat udal ordezkarik ere parte hartu zuten, besteak beste, Ima Garrastatxu alkateak, Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!