Gorka Lupiañez preso durangarrari hirugarren gradua onartu diote

Anboto 2022ko mai. 23a, 17:31
Artxiboko irudia.

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailak lau presori hirugarren gradua onartu die. Tartean, Gorka Lupiañez preso durangarrari. Martutenen egon da preso Lupiañez azken hilabeteetan. 

2007ko abenduan atxilotu zuten durangarra. Urteotan, Valdemoroko, Caceresko, Soto del Realgo, Teixeiroko, Salamancako, Logroñoko eta Martuteneko espetxeetan egon da. 2022ko abenduan zigorraren 3/4ak beteko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!