Errefuxiatutako ume sahararrak harreran hartzeko aukera, zabalik

Anboto 2023ko mar. 21a, 11:00

Río de Oro elkarteak Oporrak Bakean programaren edizio berria ipini du martxan.

Uztailean eta abuztuan errefuxiatutako ume saharar bat harreran hartu gura duten familiek zabalik dute horretarako aukera. Rio de Oro elkarteak Oporrak Bakean programa hasi du aurten ere. Horri eskerrak, Durangaldeko familiek 8-9 urte bitarteko ume sahararrak hartzeko aukera izango dute. Programarekiko interesa duenak 676108794 telefonora edo riodeorodurango@hotmail.com helbidera idatz dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!