Artico Ingurumena S.L. enpresak izango du 758 plaka fotoboltaikoak Landako Eskolan, Landako II Kiroldegian eta Ezkurdiko frontoian instalatzeko ardura. Dena dela, Udalak aurreratu du antzera bateko ekintza gehiago etorriko dela etorkizunean. Landako Gunean eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolako teilatuan beste 750 eguzki plaka egongo dira etorkizunean. Azken eraikin honetan, baina, teilatua eraberritzeko lanak bukatu beharko dituzte lehenik. Eraikin publikoetako energia kontsumoa %35 gutxitzea gura du Udalak.