Winter Series txapelketa ikusmina eragiten ari da. Joan zen asteleheneko lehenengo jaialdian 500 bat lagun batu zirela jakinarazi zuten antolatzaileek eta gaur marka hori apurtuko dute zapatuaz geroztik sarrera guztiak agortuta daudelako.
Gaur arratsaldean Helena Barrenetxea durangarrak eta Eneritz Lizardik Erika Mugartegiren eta Arai Lejardiren kontra jokatuko dute. Gizonen partidua, berriz, honako hau da: Aritz Erkiaga Imanol Lopezen aurka. Irabazleak martxoaren 13ko finalera sailkatuko dira.