Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal Winter Series txapelketako finalera sailkatu dira

Anboto 2023ko ots. 28a, 09:03

Maialen Aldazabal eta Maite Ortiz de Mendibil atzoko partiduan. (Argazkiak: Eraman Jai Alai)

Joko biak irabazi zituzten atzo Ezkurdi Jai Alain jokatutako finalerdian.

500 lagunetik gora batu zituen atzo emakumeen Winter Series txapelketako lehenengo jardunaldiak. Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek joko biak irabazi zituzten Ihart Arakistain eta Frida Watkinsen kontra. Lehenengoan atzetik hasi ziren (0-4/5-9) urduritasunak eraginda, baina Ortiz de Mendibil aurrean asmatzen hasi zenean jokoari buelta eman zioten: 15-12. Bigarren jokoa oso berdindua eta emozioz betea izan zen. Bikote biek tanto politak amaitu eta pilota zailak eraman zituzten. Hamaika, hamabi eta hamahirunako berdinketaren ostean, azken tanto biak alde berera joan ziren: 15-13.

Gizonetan, Xabi Barandikak joko biak irabazi zituen Johan Sorozabalen kontra: 15-11 eta 15-11.

Helena Barrenetxea, datorren astelehenean

Datorren astelehenean bigarren finalerdiak jokatuko dituzte. Helena Barrenetxea durangarrak eta Eneritz Lizardik Erika Mugartegiren eta Arai Lejardiren kontra jokatuko dute. Gizonen partidua, berriz, honako hau da: Aritz Erkiaga Imanol Lopezen aurka.

Jaialdi horretarako sarrerak LOTURA HONETAN eskuratu daitezke.

Ihar Arakistain eta Frida Watkins.

Xabi Barandika eta Johan Sorozabal.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!