[ARGAZKI GALERIA] Dendak Bai Fest azokak ireki ditu ateak Landako Gunean

Anboto 2023ko mar. 3a, 14:02

Apurka-apurka giroa berotzen joan da goizak aurrera egin ahala.

Durango eta Iurretako denda, ostalaritza eta zerbitzuak espazio berean elkartu dituzte aurten, guztira 40 negozio baino gehiago batuz. Ordutegiari dagokionez, gaur 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita; zapatuan, 10:00etatik 21:00etara, eta, igandean, 11:00etatik 14:00etara.

Sarrera doakoa da eta erosketak egiten dituztenek bi ordu doan dituzte Landako Guneko parkinean. Gainera, udalak gaitutako Txiki Parkera zuzenean sartzeko aukera izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!