Juan Itziarko auzo etxea hartuko duen lokalak su hartu du goizaldean

Anboto 2023ko mar. 2a, 11:52

Durangoko Udalak eman du gertakariaren berri. Sutea gorabehera, udalak bertan zentro zibikoa egiteko asmoari eutsiko diola iragarri du sare sozialetan. 

Durangoko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez, goizalde honetan sute bat egon da Juan Itziarko zentro zibikoa hartuko duen lokalean. Udal ordezkariak kalteak bertatik bertara aztertzera joan dira, eta azpimarratu dute, "gertakaria gorabehera", etorkizuneko zentro zibikoa lizitatzeko planekin "aurrera" egingo dutela. Datozen egunetan lizitatuko dute obra. 

Joan zen abuztuan, Durangoko Udalak jakinarazi zuen lokal biko auzo etxea atonduko zuela Juan Itziarren. Hain zuzen ere, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu zuten, auzoko urbanizazioan dauden eta Jaurlaritzaren jabetzakoak diren lokal bi auzotarren beharrizanetara bideratzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!