Datozen hiru astelehenetan, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak emakumeen Winter Series txapelketa hartuko du. Txapelketa hau antolatzen den lehenengo aldia da. Emakumeetan lau bikote arituko dira. Denak gazte-gazteak dira. Nagusienak, Eneritz Lizardi mutrikuarrak, 18 urte ditu. Beraz, Durangon batuko diren pilotariak, zesta-puntaren oraina ez ezik, etorkizuna ere badira.
Jaialdi bakoitzean, emakumeen binakako eta gizonen buruz buruko partidu bana jokatuko da. Lehenengo finalerdia datorren astelehenean izango da. Bertan, Ihart Arakistain sopelaztarra eta Frida Watkins zumaiarra Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarraren eta Maialen Aldazabal berriatuarraren kontra lehiatuko dira. Ondoren, Johan Sorozabalek eta Xabier Barandikak neurtuko dituzte indarrak.
Bigarren finalerdiko protagonistetariko bat Helena Barrenetxea da. 15 urteko durangarrak Lizardigaz osatuko du bikotea. Martxoaren 6an, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak izango dituzte aurkari. Gizonen partidua honako hau da: Aritz Erkiaga Imanol Lopezen aurka.
Finalak martxoaren 13an izango dira. Jaialdi guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrerak www.eramanjaialai.com webgunean eskuratu daitezke.
PILOTARIEN FITXAK
- Helena Barrenetxea Fernandez
Jaioterria: Durango
Jaioturtea: 2007 - Maite Ortiz de Mendibil Beltran de Heredia
Jaioterria: Andetxa (Gasteiz)
Jaioturtea: 2005
Datuak: 23 urtez azpikoan Europako txapeldun eta munduko txapeldun (Iscar, 2021). Maila absolutuan munduko txapeldun (Biarritz, 2022) eta GRABNI-ko txapeldun (2022). - Maialen Aldazabal Aldazabal
Jaioterria: Berriatua
Jaioturtea: 2006
Datuak: 23 urtez azpikoan munduko azpitxapeldun eta Euskadiko azpitxapeldun. - Ihart Arakistain Muñoz
Jaioterria: Sopela
Jaioturtea: 2006
Datuak: 23 urtez azpikoan munduko azpitxapeldun eta maila absolutuan munduko azpitxapeldun. - Frida Watkins Franko
Jaioterria: Zumaia
Jaioturtea: 2008 - Erika Mugartegi Solozabal
Jaioterria: Markina-Xemein
Jaioturtea: 2008
Datuak: 22 urtez azpikoan Europako txapeldun (Okzitaniako Tolosa, 2022) - Arai Lejardi Larrinaga
Jaioterria: Markina-Xemein
Jaioturtea: 2007
Datuak: 22 urtez azpikoan Europako txapeldun. Maila absolutuan munduko azpitxapeldun. - Eneritz Lizardi Azpiazu
Jaioterria: Mutriku
Jaioturtea: 2004
Datuak: 22 urtez azpikoan munduko txapeldun. Maila absolutuan munduko txapeldun.