Turkiako eta Siriako lurrikaran kaltetuei laguntzeko egun berriak gehitu dituzte

Anboto 2023ko ots. 20a, 11:30
Juan de Olazaran kaleko lokala.

Egun gehiago ez ezik bilketarako gune berri bat ere egongo da.

Hainbat elkartek eta eragilek indarrak batu dituzte lurrikaran kaltetutakoen aldeko material eta elikagai bilketa egiteko. Madalenako Auzo Alai eta El Arbol elkarteez gainera, Bidelagun elkartea eta Aita Menni erakundea ere horretan hasi dira. Orain bilketarako gune bi daude: Juan de Olazaran kaleko 17. zenbakian eta Francisco Ibarra kaleko 24. zenbakian. Bata bestearengandik gertu daude lokal biak.

Bilketarako egunak ere gehitu dituzte. Juan de Olazaran kalekoan egun hauetan egingo dute: astezkenetan, 18:30etik 20:30era, eta, domeketan 11:00etatik 13:00etara. Francisco Ibarra kalekoan, berriz, honako hauek dira egunak: eguaztenetik barikura 18:00etatik 20:00etara, eta, zapatuetan 11:00etatik 14:00etara.

Honako hauek dira gehien behar diren material eta elikagaiak: arropa (berokiak, oinetakoak…), azpiko arropa, prestatutako janari potoak (atuna, albondigak, lekaleak, barazkiak…), esnea, sopa, galletak eta antzerakoak, olioa, higiene eta garbitasunerako artikuluak, haur-oihalak, mantak, maindireak, lo sakuak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!